logo ikastola hegoalde

GELA ALTERNATIBOA EZAGUTZEN


Hegoalde Ikastolako kideok ezinbestekotzat hartzen dugu gela alternatiboko (G.A.) ikasleek gainontzeko ikasleekin egiten dituzten integrazio saioak. G.A.ko ikasleak plastika, soinketa, musika eta bestelako saioetan erreferentziazko taldeetan parte hartzen dute. Horrekin batera, integrazioa alderantzizkoa izan dadila bultzatu nahi dugu, eta LHko ikasleek G.A.an jarduera ezberdinak burutzea sustatu. Horretarako, lehenik eta behin HLU-ko partaideok 5. eta 6. mailako ikasleei G.A.ri buruzko informazioa eskaini diegu. Hitzaldi benetan interesgarriak izan dira, ikasleen zalantzak, kezkak eta galderak argitu baitira. Hurrengo urratsa, LHko ikasle hauek gela alternatiboan jarduerak aurrera eramatea eta integrazio prozesuarekin jarraitzea.
Hemen, ikasleei aurkeztutako diapositibak eskura izanen dituzue.

Irudiak

LAGUNEN BILA

Dokumentu erantsiak: