logo ikastola hegoalde

EUSKAL KATALOGOA

Euskarazko produktuen katalogoak ibilbide luzea osatu du dagoeneko. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena eta 135 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.
Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdineko hainbat herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko ekimen honetan. Guztiek ere argi ikusi zuten euskarazko produktuak erdaren itsasoan nabarmendu behar direla, eta egon badagoen hori erdarazko produktuen itzaletik argitara ekarri behar dela.
Euskal Herrian 240.000 aleko zabalkundea duen KATALOGOA osatzeko eta banatzeko, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukera dute.


Irudiak

AUKERAK

Estekak (aparteko leihoan irekiko dira)