logo ikastola hegoalde

OTSAILAK, 11: EMAKUME ZIENTZILARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Ikastolako ikasle guztiek historian zehar izandako emakume zientzialarien izenak eta haien bizitzak gogoratu dituzte, oso modu desberdinetan adinaren araberan. Modu honetan, protagonismo berezia eman nahi izan diogu egunari, emakumearen bisibilizazioa bultzatuz.


Honetan ere, ikasle handiak izan dira txikienengana informazioa eramateko arduradunak eta modu desberdinetan egin dute: irakurketak, azalpenak edota antzerkiaren bitartez. Geletan egin diren lan guztiak ikastolako sarreran kokatu den horma-irudi batean bildu dira. Era honetan, hezkuntza komunitateko kideekin partekatuz, guztiek emakume zientzialariak ezagutuko dituzte.


Irudiak

HEGOALDE HORMA-IRUDI

Dokumentu erantsiak: