logo ikastola hegoalde

EZAUGARRI OROKORRAK

Historia.

1977an, protesta ekimen andana egin
zituzten ikastola publikoaren aldekoek,
eta irailean lehenengo matrikulazio
kanpaina abiatu zuten, nahiz eta balizko
ikasle horientzako irtenbidea zein izanen ote
zen ez zegoen argi. Nolanahi ere, eta lan
izugarriaren poderioz, Irueko
Udalak ikastolaren ardura hartzea
erdietsi zuten azkenean.

 



Lehen matrikulazio hartan, 309 haurrek eman zuten izena. Haurrak eskolatzeko, Udalak Txantreako Kanostarren institutuko hamahiru gela utzi zituen. Espainiako Hezkuntza Ministerioa proiektua trabatzen saiatu zen, baina hainbat ekimenen ostean, 1978ko urtarrilaren 9an hasi ziren klaseak ematen; 145 haur Kanostarren ikastetxeko zazpi gelatan banatuak. Maiatza arte, batez ere, zentroaren antolakuntza lanetan paratu zuten indarra.

Hurrengo ikasturtean, beste 645 haurrek eman zuten izena. Beraz, denetara, 954 haur. Zazpi lokaletan zeuden banatuak: Kanostarren institutua, Orvina, Txantreako Auzotegi, Seminarioa, Arrosadiko bi lokal, eta Donibaneko haur eskola.

1982an Fuerte Principe izena zuen ikastetxea okupatu zen eta, zenbait tira-biren ondoren, bertan gelditu zen ikastolaren atal bat. Ondoren izena aldatu eta Hegoalde Ikastola izango zen aurrerantzean.

1983an Udalak  ikastetxeak legeztatzea lortu zuen, baina, ez ziren arazoak bukatu, haur asko leku batetik bestera ibili baitziren: Antsoain, Misericordia etxea, eta Fitero. Azkenean, 1986ean, Udal Ikastolarendako propio eraikitako lehen zentroa ireki zen, Amaiur ikastola, Iturrama auzoan. Apur bat geroago, Axular ikastola zabaldu zuten Txantreako San Benito zentroan. Ordutik, Irueko Udal Ikastolak, beraz, hiru zentro propio izan zituen: Amaiur, Axular eta Hegoalde.

2003ko irailatik aurrera Nafarroako Gobernuak bere gain hartu zituen hiru ikastetxeak eta bere sarean txertatu ere. Ondoren Axular ikastolak bat egin zuen Arturo Kanpionekin Bernat Etxepare ikastetxe berria sortuz.



 Finantzaketa:

Heziketa doakoa da. Eskolaz kanpoko jarduerak eta beste proiektu batzuk diruz laguntzeko gainerako zentro publikoek duten trataera bera du gureak. Zenbait eskola material suntsigarri erosteko eta txangoetarako gurasoek kuota ordaintzen dute urtero.
 


Eskaintzen dituen Ikasketak:


Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako urratsak betetzen ditu, 3 urtetatik, 12 urte bitarte, maila bakoitzeko bi ikasgela osatuz.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12- 16 urte) ikasleek distritoan bertan egiten dituzte ikasketak  Iturrama ikastetxean.


Irakasleak:

 Gela bakoitzari tutore bana atxikitzen
zaio Ikasturte hasieran ziklo osorako.
Horretaz aparte: Zuzendaria, ingelesako irakasleak, Musika eta Gorputz Heziketarako irakaslea, Laguntza emateko irakasleak 
eta Orientatzailea, Logopeda eta
zaintzaileak.
 



Instalazioak:


Ikastolak dituen instalazioak honako hauek dira:


    • 20 ikasgela
    • Ikasgela bereziak: Ingelesa, Musika, H.H.ko laguntzarako, psikomotrizitatea eta euskara indartzeko gelak.
    • Liburutegi orokorra, Ordenagailu gela, Jantokia, Soinketa gela.
    • Kanpoko jolastokiak (patio estalia, frontoiak, futbito zelaiak, saskibaloi pistak)
    • Fruta arbolak eta baratza.
     

Zerbitzuak:
Hezkuntza jarduera ofizialez gain Hegoaldek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:
    • Haurtzaindegia 9:00ak bitarte familien lan ordutegiekin bat egiteko.
    • Jantokia: behar edo nahi duten ikasleentzat.
    • Osasun zerbitzuak: beste ikastetxe publikoetan bezala Osasun azterketak, txertaketa kanpainak barne.
    • Goizeko 8:00tatik aurrera haurtzaindegia irekitzen da.
    • Garraioa Noain eta Mutiloatik.

Eskolaz kanpoko jarduerak:
Ugariak dira eta azken urte honetan egin direnak honako hauek dira:
    • Errobotika
    • Ingelesa eta frantsesa
    • Dantzak.
    • Patinajea
    • Soinketa erritmikoa.
    • Ludoteka.
    • Mecanografia...