logo ikastola hegoalde

HELBURU OROKORRAK

Hizkuntza

Euskarazko, gaztelaniazko edo ingelesezko

mezuak, ahozkoak zein idatziak
ulertu eta sortu, komunikazio asmo eta        
testuinguru ezberdinak kontutan hartuz.

 


Komunikatzeko kodeak


Zenbait adierazpenez baliatuz (hitzezkoak, gorputzezkoak, ikusizkoak, plastikoak, musikalak eta matematikoak) komunikatzea. Horretarako, arrazonamendu estetikoa, sormena, artelan eta adierazpenez gozatzeko gaitasuna garatzea.


Prozedurak

Adinari dagozkion arazoak konpontzeko behar den informazioa lortu eta kode bidez irudikatzeko prozedura egokiak erabili, arazoa gainditzeko behar diren  baldintzak kontutan harturik.

Esperientziaren azterketa

Eguneroko esperientzietatik abiatua, galderak eta arazoak ezagutu eta planteatu, eskuragai diren ezagupenak eta baliabideak erabiliz. Halaber, beste pertsonen lankidetza edo laguntzaz baliatu, era sortzaile, integratzaile, eraikitzaile eta kritiko batez egoerak konpondu ahal izateko.


Autonomia eta ardurak

Ohiko jardueretan eta talde harremanetan autonomiaz eta erantzukizunez aritzea, egoeren azterketan gaitasunak garatzeko, iniziatibak hartzeko, norberak duen denboraren erabilpena egokitzeko eta harremanak ezartzen heldutasuna eskuratzeko ahalmenak garatuz.
 

Jarrera sozialak

Beste pertsonekiko ezagutzaren aurrean jarrera positiboak bultzatu, aniztasuna ulertu eta errespetuzko harremanak ezarri. Elkartasunez jokatzea, ezberdintasun sozialak ezagutu eta kritikoki baloratuz eta gatazkak gainditzeko gaitasunak garatuz.


Baloreak

Bizitza eta gizakien elkarbizitza arautzen dituzten lehen aipatutako baloreen garrantzia aintzat hartu eta beraien arabera jokatzen ohitzea.

 

Ingurune ezagutzak

Inguru natural eta sozialeko gertaera eta fenomenoen artean harremanak ulertu eta ezartzea, eta, ahal den neurrian, ingurugiroaren eta giza bizitzan aktiboki eta kritikoki parte hartzea.
 


Ondare kulturala

Ondare kulturala ezagutu eta hartaz gozatu, bere mantenu eta hobekuntzan parte hartuz.  Bai eta hizkuntza nahiz kultura aniztasuna errespetatzea, herri eta gizakien eskubide eta betebehar den gisa, eskubide honen aurrean interes eta begirunezko jarrera garatu.


Osasun fisikoa eta psikikoa

Norberaren gorputza ezagutu eta aintzat hartu, osasuna eta bizi kalitatea baldintzatzen dituzten eragileak ulertuz. Pertsonaren garapenean parte hartzea, besteen intimitatea errespetatzeko ohiturak hartuz, norberaren ezagutza eta estima bultzatuz.