logo ikastola hegoalde

Jarduerak

LH. 3. ANTZERKI IRAKURRIA GURE SENDIEI

LHko 3. mailako ikasleek euren sendiei "ARTURO Y CLEMENTINA" antzerki irakurraldia eskaini diete. Ikastolan gaztelaniaz landutako ipuina. Adela Turinek, idazle italiarra idatzitakoa, gaztelaniaz 1976an argitaratu zen eta oro har ez du gaurkotasunik galdu, nahiz eta testuinguruak aldatu diren. Adela Turin hezkidetza eta berdintasunarekin oso kezkati zegoen eta haur literaturari eskaintza zabala egin zion, nesken aldeko borroka literarioaz baliatu zen. Hamar minututako irakurraldia eskaini genien ama, amona, aita, aitona eta neba-arrebei, rol-jokoak aldatuz, Arturoren papera hiru neskek jokatu zuten eta Clementinarena hiru mutilek, narratzaileak neskak eta mutilak izan ziren. Entsegu askotxo egin eta ondoren tarte ederra pasa genuen euren familiekin. Argazkiak eta ahotsak guztiokin partekatu nahi ditugu.

Irudiak

IRAKURRALDIA ARTURO y CLEMENTINA

Dokumentu erantsiak: