logo ikastola hegoalde

Jarduerak

GORPUTZ HEZIKETAN ERE EMAKUMEAREN EGUNA.


Ikasleok taldeka banatu ginen eta bakoitzak familiakideen errol ezberdinak hartu genituen; ama, aita, seme-alabak…Behin bakoitza nor zen aukeratu ondoren, zerrenda batean zegoen etxeko lanak nork egingo zituen banatu genituen; amak erosketak, aitak sukaldatu, alaba handiak oheak egin…


Ondoren etxeko lanak ordezkatzen zituzten materialaren bila joan ginen. Bakoitzak egin behar zituenak hartu genituen. Aste bete bat adierazten zuen zubia pasa behar izan genuen gure etxeko lanak eramanez. Batzuk oso lasai eta nekatu gabe heldu ziren asteburura. Ezetz asmatu familiako zein edo zeintzuk heldu ziren oso nekatutak? Hona hemen bideo batzuk.


Estekak (aparteko leihoan irekiko dira)