Unibertsoa

Kaixo lagunak!

Oraingoan unibertsoa lantzen hasi gara. Zelako gai interesgarria! Big-bang, unibertsoa, galaxiak, eguzki sistema… mila gauza ikasten gabiltza! Handitan astronautak izateko gogoak sartzen ari zaizkigu. Hortaz, hasieratik hasi gara: kohete bat eraiki dugu.

Lan hau talde kooperatiboetan egin dugu. Taldeka elkartu gara eta gure buruak bateratuz espazio-ontziak diseinatu ditugu. Ondoren, diseinu hori errealitatea bihurtu dugu.

ERRIGORA KANPAINA

Kaixo familia!
Iritsi da ERRIGORA ESKUTIK ESKURA 2024 KANPAINA!
Bete ezazu despensa urte osorako!
Martxoaren 13era arte Nafarroa hegoaldeko🫒oliba-olio birjina estra,🥫kontserbak,🍚arroza🍝pasta edo🍯lekaleakeskatzeko aukera duzu, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Nafarroako baratza aldatzen ari gara; bestela kontsumitu, bestela ekoizteko.
Urtero bezala Hegoalde Ikastola gune banaketa izango da.Eskaría egiterakoan sakatu gure gunea eta Hegoalde Ikastolan jasoko dituzue eskatutako produktuak.
ℹ️Informazioa eta eskaerak:https://www.errigora.eus 
Kudeaketa errazteko, ahal den nuerrian,  ordainketa online egiteko eskatzen dizuegu.

Zalantzak –>euskarataldeahegoalde@gmail.com

Uraren bidaia

Uraren bidaia lantzeko jarduera izan dugu gelan, Mancoeducaren eskutik. Bertan, urak natura-zikloan eta hiri-zikloan gure etxeraino iritsi arte egiten duen bidaia zein den landu dugu. Gainera, Iruñerria urez hornitzeko iturriak ezagutuko ditugu. 

Guzti hau hobeto ulertzeko, antzararen jokora jolastuko gara galderei erantzunez, esperimentuak interpretatuz edo uraren bidaiarekin lotutako ekintzak irudikatuz.